Oraingoz ez dute jarduna etengo denik uste. Artean, Frantzian lau erreaktore nuklear geldituko dituzte, korrosio arazoak medio. Aurreikuspenen arabera, Frantziak azken urteetan sortutako argindarraren %60 inguru ekoitziko du.
Enpresek urteak daramatzate energia kontsumoa murrizten, 2010etik 2020ra artean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako industriak %37 gutxitu du energia kontsumoa, hala adierazi du Berriak. Hala eta guztiz ere, industria da Hego Euskal Herrian energia gehien kontsumitzen duen sektorea, guztizkoaren %35, eta gas gehiena, %43. Ez dute murrizketarik edo jardunaldirik eten behar izatea espero, ordea, gutxienez ez administrazioaren aldetik.
Gainera, enpresek ziurtatu dute murrizketak “oraintxe bertan eta kolpez” egin behar izanez gero ondorioak latzak izan daitezkeela. AVEQ kimika sektoreko enpresen elkarteko idazkari nagusi Luis Blanco-Urgoitik jakinarazi duenez produkzioa are gehiago gutxituz gero produktuen prezioei eragingo lioke: “garestiago saldu beharko genuke, eta horrek, besteak beste, joera inflazionista indartuko luke”. Horrez gain, nabarmendu du ondorioak ekonomikoak izateaz gain sozialak ere izan daitezkeela, enpleguan ere eragina izango lukeelako.
EDFek jakinarazi duenez, Franzian lau erreaktore nuklearren geldialdia luzatuko da, korrosio arazoak medio, Berriak jakinarazi duenez. Kontuan hartzekoa da Frantzian dauden 56 erreaktoreetatik 32 geldirik daudela. EDFeren aurreikuspenen arabera, 280 eta 300 terawatt-orduko ekoizpena pilatuko da 2022 urtean zehar, Frantziak azken urteetan sortutako argindarraren %60 inguru baino ez.