argia.eus
INPRIMATU
Hego Euskal Herriko hotel eta alokairu turistiko guztiak itxiko dituzte
  • Espainiako Gobernuak astebeteko epea eman die ostalaritzako establezimendu guztiei ateak itxi ditzaten. Egonaldi luzeko establezimenduak salbuespena izango dira, alarma egoera ezartzean bezeroak ostatuta bazituzten zabalik jarraitu ahalko baitute.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko martxoaren 20a
Hego Euskal Herriko establezimentu turistikoek ateak itxi beharko dituzte.

Egonaldi luzeko ostatu turistikoek zabalik mantentzeko baimena izango dute alarma egoera ezarritakoan pertsonak ostatu hartuta bazeuden, “baldin eta beraien logeletan beharrezkoak diren azpiegiturak egukiz gero”.

Martxoaren 19an onartu du Sanchezen gobernuak neurria, eta ordutik hasita astebeteko epean hutsik egon beharko dute establezimenduek. Kanping-eremuak eta karabanen aparkalekuak ere itxi beharko dituzte. Establezimenduetara bertaratu daitezkeen bakarrak eraikinaren zaintzan ari direnak izango dira; segurtasuna, mantenua etab.

Espainiako Osasun ministro Salvador Illak azaldu du ezinbestekoa dela ostatu turistikoak ixtea, horrelakoetan izaten diren "jende kontzentrazioak kutsatzeko arriskua areagotzen du”.

Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari dagokie neurriak bete daitezen ziurtatzea.