argia.eus
INPRIMATU
Hego Euskal Herriko Elizak 5 milioi eta erditik gora diru publiko jaso du eraikinen kontserbazio kontzeptupean
  • Ondare historikoaren kontserbazioa kontzeptupean, %1,5 kulturala delakoa bideratzen du administrazioak Espainiako estatuan. Parlamentuan galdetu dute kontzeptu horren pean zenbat diru publiko jaso duen Espainiako Elizak: azken hogei urteotan, 126 milioi euro. Diru publikoa jaso eta Elizak bere jabetzako eraikin ugaritan sarrera kobratzen duela salatu dute.

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 22a

Funts publikoetako 126 milioi euro horietatik, 5.686.544 euro jaso ditu Hego Euskal Herriko Elizak, bere jabetzan dituen eraikinen kontserbazioa argudio. Compromís alderdi politikoak eraman du galdera Espainiako parlamentura, eta arkitektura erlijiosoan “denon diru publiko kopuru eskandalagarria” inbertitzen dela kritikatu du, kontuan hartuz Elizak gero dirua kobratu ohi diela eraikinak bisitatu nahi dituzten herritarrei.

Eliza Katolikoa sarreren salmentarekin negozioa egiten ari dela eta sarrera horien prezioari muga jartzeko araudia behar dela adierazi du Compromísek.