argia.eus
INPRIMATU
Hego Euskal Herriko biztanleen gehiengo zabalak nahiago du errepublika monarkia baino
  • Elektomaniak egin du galdeketa. Gipuzkoa da estatu guztian lehenengo postuan geratu dena, Bizkaia bigarrena eta Nafarroa eta Araba, berriz, laugarren eta bosgarren.

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko abuztuaren 29a

Miguel Díaz eta Rodrigo Panero 2017. urtetik ari dira errepublika eta monarkiaren inguruko inkestak egiten, gutxienez urtean behin. Haien esanetan, “bilakaera” aztertu nahi dute; esaterako, Espainiako errege emeritu Juan Carlosen bueltako polemikek izandako eragina.

Hego Euskal Herriko biztanleak izan dira estatu osoan lehenengo postuan geratu direnak. Gipuzkoarren %84k nahiago du errepublika, eta lehenengo postuan gelditu dira estatu osoan. Bizkaitarren %79k errepublikaren alde egiten du, eta bigarren postuan gelditu dira. Nafarrek eta Arabarrek emaitza berdindu dute, %72k nahiago du errepublika; eta estatu guztiko emaitzei begiratuta laugarren eta bosgarren gelditu dira.

Alderdi politikoen bozkatzaileen araberako emaitzak ere aztertu dituzte. Lehen postuetan gelditu direnak ondorengoak izan dira: EH Bildu, Geroa Bai eta EAJ. EH Bildu eta Geroa Bairen bozkatzaileen %100 errepublikazaleak dira; EAJkoen %99,7k ere nahiago du errepublika monarkia baino.