argia.eus
INPRIMATU
Hego Euskal Herrian maskara ez da derrigorrezkoa izango toki itxietan, salbuespen batzuekin
  • Osasun zentroetan, zahar-etxeetan, farmazietan eta garraio publikoan musukoa erabiltzen jarraitu beharko da Hego Euskal Herrian, gainerako leku itxietan ez. Lantokian, enpresetako lan osasuneko prebentzioko arduradunen esku egongo da azken erabakia.

ARGIA @argia 2022ko apirilaren 19a

Espainiako Gobernuko ministroen kontseiluak onartu du bertan behera uztea maskararen derrigortasuna toki itxietan, salbu eta aurreko paragrafoan aipaturiko kasuetan. Asteazkenetik aurrera sartuko da indarrean dekretu berria.

Gobernuak azpimarratu du eskoletan eta lanean ez dela maskararik jantzi beharko, baina azken horretan lan osasuneko prebentzio arduradunek neurriak har ditzaketela.

Kontuak kontu, maskarek “gure artean jarraituko” dutela adierazi dute Gobernutik, “batez ere pertsona zaurgarriei begira”, eta beste behin ere arduraz jokatzeko eskatu diete herritarrei.

Erabakia hartzeko, txertaketa kanpainen “erantzun ona” eta adierazle gehienek erakusten duten “arrisku apala” arrazoitu dute.