argia.eus
INPRIMATU
Apirilaren 20tik aurrera Hego Euskal Herrian ez da maskararik beharko barrualdeetan
  • Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.

ARGIA @argia 2022ko apirilaren 06a

Asteazkenean Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren bileran Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak proposatu du neurria. Azaldu duenez, apirilaren 19an bertan sinatuko du Espainiako Ministroen Kontseiluak barnealdeetan maskaren beharrezkotasuna bertan behera uzten duen dekretua, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Hainbat eremutan maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da oraindik, hala ere. Ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan, esaterako. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aurreratu zuten Aste Santua igarota kendu nahiko luketela toki itxietan maskara jartzeko beharrezkotasuna.