Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkaritzak oharra bidali die udalei. Bertan adierazitakoaren arabera, nekazariek beren herrietan edo albokoan dauden baratzeetara joan ahalko dute, "betiere elikagai hori biziraupenerako ezinbestekoa bada".
Apirilaren 21ean onartu dute Nafarroan nekazariek beren baratzeetako elikagaiak jasotzea. Sinadurarik gabe zabaldutako dekretu bidez helarazi die neurria Espainiako Gobernuko ordezkaritzak, eta baldintza zorrotzak jarri ditu: hala nola, baratzean jaso beharreko janaria “biziraupenerako derrigorrezkoa” dela erakustea, herrian bertan edo albokoan izatea, edota ortuaren jabetza ziurtatzea. Astean bitan soilik joan ahalko dute baratzera.
Neurri hori bera ezarri du Espainiako Barne ministerioak beste zenbait autonomia erkidegotan, Aragoi eta Errioxa kasu.
Nafarroako Udaltzainek adierazi dute idatzi hau ez dela behar bezain argia, eta idatzi honek azpimarratzen du "autokontsumorako baratzeetara joatea ez dagoela oraindik baimenduta, modu orokorrean".
Baita ere esaten du udaltzainek informazioa eskatu ahalko dutela "egiten ari diren baratzeko lanei buruz", eta zein lan zehatz egin daitezkeen eta zein ez zehaztu gabe utzi du idatziak.
Kutsatzeak saihesteko baratzera bakarka joan beharko dute.