Joxemi Zumalabe Fundazioak "Jakintza a(u)nitz: Herri borrokak, ezagutza emantzipatzaileak eta formazio politikoa" jardunaldiak burutuko ditu ekainaren 11 eta 12an. Besteak beste, Peruko "Jakintzen eta Mugimenduen arteko elkarrizketak" azalduko dituzte Mar Daza eta Nicola Foroni, Programa Democracia y Transformación Globaleko kideek.
EHUren Ibaetako campusean herri mugimenduetako jakintza eta esperientziak jarriko dituzte elkar-hizketan. Besteak beste, ostegunean "Bor-Bor(k): Euskal Herriko Herri Jakintzen Laborategia" aurkeztuko dute Olatz Dañobeitia eta Josefina Rocok. Peruko "Jakintzen eta Mugimenduen arteko elkarrizketak" azalduko dituzte Mar Daza eta Nicola Foroni, Programa Democracia y Transformación Globaleko kideek.
Ostiralean "Formazio politiko feminista eta nekazaritza arlokoa" aztertuko dituzte Guatemalako Paula del Cid eta Beatriz Casadok. "Herri mugimenduak eta alternatiba emantzipatzaileak: gure formazio politikoaren kontraesanak" mahai-inguruak itxiko ditu jardunaldiak: Claudia Korol (Pañuelos de Rebeldía, Argentina), Raphael Hoetmer (Programa Democracia y Transformación Global, Peru), Olatz Dañobeitia (Joxemi Zumalabe Fundazioa) eta Bernardo Mançano (Universidade Estadual Paulista, Brasil).