argia.eus
INPRIMATU
Hegaztien gripea zabal liteke berriz ere Frantzian
  • La Coordination rurale nekazal sindikatuak aditzera eman duenez, hegaztien H5N8 birusa itzul liteke Frantziako lurraldeetara. 2016 eta 2017 urteetan gibel-orearen sektoreari izugarrizko triskantza egin zion. Ahateki hazleak atezuan jarri dira.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 17a

Hegaztien gripeak ondorio sozial gatazkatsuak eta egoera larri ekonomikoak sakonak utzi zituen duela hiru urte Ipar Euskal Herrian. H5N8 birusa Polonia, Eslovakia, Hungaria eta Errumanian detektatua izan da berriz ere.

La Coordination rurale-k Frantziako agintariei dei berezia egin die, aipatu herrialde horietatik “hegaztien inportazioa berehala debekatzeko”. Komunikatuan dioenez, “infekzioa zabaldu den herrialde horietako mugak”, modu hertsiaz zaindu beharko lukete mugazainek.

Sindikatuak halaber, laborariei eta bereziki hegaztien hazleei gomendio zenbait eman die. Bio-segurtasunean arauak zorrozteaz gain, ahateki mozkinen ekoizleek arreta handiz hegaztiak begiratzea eta foie-grasaren kalitatea kontrolatzea eskatu dizkie.