argia.eus
INPRIMATU
Hegazti ttikien kopurua urritzen doa klima aldaketaren ondorioz

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko abuztuaren 23a

Amiamoko edo zikoina xuri eta miru beltz gehiago zenbatzen ditu LPO hegaztien babeserako elkarteak. Badu 46 urte txori zenbaketak egiten dituztela Organbidexkan, Larraine gainealdean. Kontaketak uztailaren 15an hasten dituzte eta azaroaren 15an bukatzen baina uztailaren 15etik agorrilaren 15a arte, miru beltzak pasatzen dira eta ondotik, azaroa arte zapelatz liztor jaleak dira pasatzen. Iaz, 25.000 miru beltz pasa ziren eta aurten 33.000 pasa dira. Amiamoko xurien kasuan, iaz 1.629 eta aurten jadanik 1.380 zenbatu dituzte. Hala ere, aldaketa klimatikoaren eraginak sentitzen dira, txori ttipi geroz eta gutiago agertzen dira. Hegazti harrapariak, babestuak dira Organbidexkan 1972ko legeari esker.

Entzun audioa Euskal Irratietan.