ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi Pirinio-Atlantikoetan.
Departamenduko osasun zerbitzuek, DDPak, Behe Nafarroan dagoen Akamarre herriko hiltegia errekisatu dute hegazti kutsatuak bertan hiltzeko. ELB sindikatuaren iritziz, horrek eritasunaren hedatze lanjera emendatuko du, hegazti eriak gune sano batera garraiatuko baitituzte.
Horrela mintzatu da, Patrick Dagorret ahate hazlea: