argia.eus
INPRIMATU
Ahateak hiltzeari uko egin zion Bidaxuneko etxalde batetik dokumentuak eraman dituzte jendarmeek
  • Bidaxuneko Lataillade familiaren etxera joan dira jendarmeak ekainaren 20ko goizean, Prefekturak Baionako Auzi Zibilen Auzitegiari jakinarazi eta gero etxalde horretan ez zela bete ahateak hiltzeko agindua, hegazti gripea dela eta. Etxaldeko buruari galderak egin eta hainbat dokumentu eraman dute poliziek.

ARGIA @argia 2017ko ekainaren 20a
Ahate hilketaren aurka apirilean egin mobilizazio bateko irudia. (Argazkia: Euskal Irratiak)

ELB sindikatuak deialdia egin du ahalik eta jende gehien hurreratzeko Lataillade sendiari elkartasuna adieraztera, baina jendarmeek bidea itxi dute eta bildutakoek etxaldetik urrun geratu behar izan dute. Sindikatuaren esanetan, kontabilitateari buruzko dokumentuak eta bezero zerrendak eraman ditu poliziak.