argia.eus
INPRIMATU
Hegazti gripea dela-eta, neurriak ezarri dituzte hamasei udalerritan
  • Nafarroa Beherean, Akamarreko etxalde batean H58N birusa edo hegazti gripea atzeman dute bertako ahateetan. Etxaldeko ahate guztiak hil dituzte eta gripea zabaldu daitekeen beldur, Akamarretik 10 kilometroko eremuan neurriak hartu ditu Pirinio Atlantikoetako Departamenduko prefeturak: hamasei udalerriri eragiten die.

ARGIA @argia 2021eko abenduaren 21
Argazkia: ETB

Akamarreko etxaldetik 10 kilometrora bitarte, zirkulu zentrokideetan hainbat eremu markatu dituzte, eta eremu bakoitzari tentsio maila bat dagokio. 10 kilometroko eremuari “babes eta zaintza eremu” deitu diote eta bertan diren etxaldeek hainbat neurri bete beharko dituzte.

Hala nola, ahateak konfinatuta eduki behar dituzte, elkarren arteko kontaktuak murriztuz eta higienea zorrotz mantenduz; simaurra eta minda ezingo dute eremu horretatik kanpo garraiatu, ez eta kanpotik eremura sartu ere; eta hegaztietatik eratorritako produktuak ezingo dituzte saldu.

Aldi baterako neurriak direla adierazi dute.

Aurten bertan, protesta egin zuten ahate etxaldeetako jabeek, hegazti gripearen harira bete behar izan dituzten hainbat neurrirekin desados.