Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) kaleratzen duen Hegats literatura aldizkariaren azken alea kalean da. Finlandiako literatura aztertu dute aldizkarian eta suomieratik euskarara itzulitako hainbat testu irakur daitezke bertan. Fito Rodriguez EIEko lehendakariaren esanetan Finlandiako suomieraren normalizazioa “eredugarria” da, eta suomierazko literaturak kultura eta herri izaera zabaltzeko bidean jokatutako rola azpimarratu du. Joan den abenduan Finlandia izan zen Durangoko azokan herri gonbidatua eta orduan hasi ziren EIE eta Suomitar Euskal Herria-Finlandia Kultur Elkartea harremanetan, kaleratu berri dute Hegats berezia elkarlan horren ondorio da.