Euskal Herriko komunikabide eta kazetari ugarik, tartean ARGIAk, Pablo Gonzalezen egoera salatu eta haren askatasuna eskatu dute.
Atxiloketatik bi urtera, asteazken honetan hainbat hedabidetako langileek bilkurak egin dituzte beren hedabideen atarietan, besteak beste ARGIAkoek, Lasarteko egoitzaren atarian. Hedabide, kazetari, eta giza eskubideen aldeko erakunde ugariren oihua bat eta bera da: “Pablo askatu!”.
Aste honetako ARGIAn, Gonzalezen egoeraren inguruko erreportajea plazaratu du Xabier Letonak: Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian.