Lurreko Telebista Digitalerako bi lizentzia lehiaketa ditu abian Nafarroako Gobernuak eta bost enpresa aurkeztu dira zazpi proiekturekin.
Lizentzia horietako bat kanal autonomikoetarako da eta hiru proiektu aurkeztu dira: Abian Komunikazioa SL, Xaloa Elkartea eta Vaughan Radio SL. Xaloa telebistak Nafarroako iparraldean emititzen du 1997az geroztik, baina ez du lizentziarik. Tokiko lehiaketan, Iruñean, Abian Komuniazioa, Xaloa Elkartea eta Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea SA. aurkeztu dira. Tafallan, Francisco Javier Ramos Cizaurrerena.