argia.eus
INPRIMATU
Hedabideen boterea eta boterekeria aztertuko dituzte ostiralean Iruñean
  • Mahaingurua ostiralean izango da, 19:00etan, Iruñeko San Frantzisko eskolan. Inna Afinogenova, Jonathan Martinez eta Ricardo Feliu izango dira hizlariak, eta Juan Kruz Lakasta arituko da moderatzaile lanetan. 

Irati Irazusta Jauregi 2023ko maiatzaren 03a
Antolatzaileek aurreratu dutenez, komunikabideen papera aztertu eta herri komunikabide independenteek errealitatea erakusteko duten ardurari buruz hausnartuko dute.

Komunikabideen boterearen inguruan arituko dira ostiralean Komunikabideak, estatu-estoldak eta iritzi-adostasunak mahainguruan, Ahotsa.infok eta Gardentasun elkarteak antolatuta. Solasaldian parte hartuko dute Inna Afinogenova Canal Red-eko kazetari errusiarrak, Jonathan Martinez komunikazio ikerlariak eta Ricardo Feliu soziologoak. Moderatzaile lanetan, berriz, Juan Kruz Lakasta euskalerria irratiko kazetaria arituko da.

Mahaingurua Iruñeko San Frantzisko eskolan izango da, 19:00etan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, aukera izango da "laugarren botere deitutako horiek jokatzen duten papera aztertzeko, eta horren aurrean herri komunikabide independenteek errealitatearen argazki hurbila eta zintzoa emateko duten gaitasunaren eta arduraren inguruan hausnartzeko".