LGTB kolektiboaren kontrako elkarteak Bilboko kalean zeharkatu ditu mezu transfoboak daramatzan autobusarekin. Herritar ugari bildu da kontra egiteko eta Ertzaintzaren babesa behar izan dute.
Ultrakatolikoek kanpaina bati ekin diote, Podemos taldeak gay, lesbiana eta transexualen diskriminazioaren kontra Espainiako Kongresuan aurkeztu duen lege proposamena dela-eta.
Eguerdian ziren iristekoak Bilbora eta Moyua Plazan elkarretaratzea deitu du herritar talde batek. Autobusa Ertzaintzaren babesarekin sartu da plazara; dozenaka lagun parean zituen txistu eginez eta "faxistak kanpora" oihukatuz.
Autobuseko kideak identifikatu dituzte ertzainek eta Bilbotik irteteko eskatu diete. Tentsio uneak ere izan dira, Ertzainek autobusaren aurka protestan zebilen gazte bat atzeman dutenean.
Momentos de tensión después de que el autobús de #HazteOir deje la plaza Euskadi de #Bilbao pic.twitter.com/5pjGTkoW1F
— Kepa Legaŕa (@KepaLegarra) 2017(e)ko irailak 21