Ttatola gaztetxeko kidea Baionako epaitegian errudun jo dute. Epaiketa salatzeko mobilizazioa egin dute ostegunean, hilak 22, Hazparneko plazan.
Ttattola gaztetxeko kide den 27 urteko neska 6.000 euro ordaintzera zigortu dute. 2021ean etxe huts baten okupazioaren harira gauzatu da epaiketa. Maiatzaren 25ean hasi zen epaiketa eta ekainaren 22an eman dute epaia.
Gaztearen abokatu Yolanda Molinak adierazi duenez, "epaiak ez du errealitatearekin bat egiten eta guztia diru afera bat da”. “Penagarria da" gaineratu du.
Gazte hazpandarrek okupazioa kolektiboki egin zutela gogorarazi dute Baionako auzitegi aurrean, ez pertsona bakar batek. Adierazi dute "talde indarraren haustea eta presioa pertsona bakar baten gainean ezartzea” bilatzen dutela, Kazeta.eus-ek jaso duenez.