argia.eus
INPRIMATU
Hazparneko Bertso Eguna urtebete atzeratzea erabaki dute, data zehatzik gabe
  • Bertsozale elkarteak adierazi duenez, Hazparneko Bertso Eguna atzeratzea erabaki dute, Ipar Euskal Herrian egun dauden baldintzekin ezinezkotzat jo baitute emanaldia egitea.

Oihane Arretxea Bereziartua @oihane_arretxea 2021eko apirilaren 27a
Getariako Bertso Eguna. Argazkia: Bertsozale elkartea

Maiatzaren 22rako aurreikusita zegoen Hazparneko Bertso Eguna, baina atzeratzea erabaki du Bertsozale Elkarteak. Izan ere, egun Ipar Euskal Herrian dagoean egoerak ez du emanaldia egitea ahalbidetzen, eta datorren urtera atzeratzea erabaki da, data zehatzik gabe. 

Hasieran, urteko lehen Bertso Eguna izan behar zuen Hazparnekoak baina arrazoi berberengatik atzeratu zen maiatzera eta azkenik, berriz ere atzeratzea erabaki da. Saiorako sarrera erosita zutenei dirua itzuliko zaiela adierazi dute. 

Hala ere, Iruñean eta Getarian antolatutako Bertso Egunak egin ahal izan zituzten otsailean eta martxoan. Hazparnekoarekin batera, "pandemiak kulturan eta bertsolaritzan utzi duen arrastoa leuntzeko eta plaza indartzeko" apustuaren baitan kokatzen dira. Bide horretatik hainbat emanaldi antolatzen ari dira: Eskolarteko finalean parte hartu gabe geratu diren gazteentzako Eskolatik Plazara, proposamen berritzaileak plazaratzeko Bidaiak bertso saioak edota maiatzen 6an lehen saioa izango duen Gerturatu Eta Lau ekimen parte-hartzailea jarri dituzte martxan.