argia.eus
INPRIMATU
‘Hazitik Hazirat’ egunak Behauzeko herrian
  • Nafarroa Behereko Behauze herrian Bizitoki eskola alternatiboak antolatutako Hazitik Hazira jardunaldiez artikulua idatzi du Eric Etxamendik Laborari aldizkarian. Osorik ekarri dugu hona.

Laborari 2013ko apirilaren 08a
"Etxekoz-etxeko hazien ekoiztea larderian da 2011ko azaroaren 28tik geroz, ezen, gau hartan, 30 frantses deputatuk ohidura horren aurkako legea bozkatu baitute".

Martxoaren 9an eta 10ean iragan dira hazien trukaketak Behauzen, ipar eta hegoaldeko elkarte batzuen artean. Hazien gaietatik besterik ere bazen. Etxekoz-etxeko hazien ekoiztea larderian da 2011ko azaroaren 28tik geroz , ezen, gau hartan, 30 frantses deputatuk ohidura horren aurkako legea bozkatu baitute.

Nolaz hortaratu gira? Barietate (edo mota) katalogo ofiziala dauka estado bakotxak, ordu arte bi zerrendaz osatua zena. Bata “zertifikatuak” diren motendako : haien inskripzioaren urratsak enpresa pribatu batzuen gain dira eta 25 urtez dirua xahutu behar dute babes intelektualaren jasotzeko. Lehenbiziko urteetan gastuak apalak dira, bainan urtetik urterat bethi goitituz badoazte. Beraz, zertifikatzeko urrats hori ez du edozoinek egiten ahal gibelondo ekonomikoen menturak apalak zazkolarik.

Dena den, zerrenda honen ondoan bazen beste bat “standard” delakoena. Mota horientzat ez zen besteentzat ziren baldintza ekonomikoak, salbu fenotipoari doazkin berezitasunen azaltzea baita ere gardentasun motakoak eta ozitzeko gaitasunak. Hala nola, adibidez, ezagutzen ditugun tokiko barazki, fruitu-adeliak, gari-zituak edo lekadun mota-poblazione xaharrak zerrenda hortan finkatzen ahal ziren.

2011tik geroz azken zerrenda hori eta beste bat, Annexe au Catalogue Officiel des Variétés, desagertaraziak izan dira. Les croqueurs de carottes [Azenario-jaleak, euskaraz] elkarteak standard delako zerrenda berriz idekitzea galdegin du. Ondorioz, katalogo ofizialean ez diren espezie batzuk ez dira behartuak inskritzeko. Lanjerra da ereiten den espeziea edo mota ez bada inskritua delako COV hortan, debekuaren pean sartzen ahal dela.

21 gari-zitu ta belhar motentzat libro bada etxean berean ekoiztutako hazietatik ereitea, redevance baten truk da haatik. Orai arteko jabetza intelektualaren araudiek diote motaren jabeak duela eskarnio (contrefaçon) baten froga ekarri behar, nahi balinbadu bere eskubideetaz baliatu.

Lege huni esker ez du gehiago lan honen egiterik, hemendik goiti laborariak duelako froga ekarri behar babestuak diren motetaz ez dela baliatu. Babestuak ez diren motek agertzeko lekurik ez dutelakotz, dokumentatzeko ahalik gabe geratzen da mota edo poblazione horietaz baliatzen den laboraria.

Ber denboran, jakin behar da Monsanto sozietateak urdearen séquences génomiques batzu bereganatu dituela, nahiz arraza xaharretan ere kabalen %75ak geno horiek badituen. Egin duten gauza bakarra da genomo batzuen konposaketaren aurkitzea, ahal zientifikoekin irakurtzeko maneran. Besterik ez. Ondorioak zer izaiten ahalko diren ? Gorago aipatu lege triste batzu bezalakoengatik, epe laburra barne, nehork ez du gehiago libro ukanen bere urdeen sortaraztea. Monsantok pausatzen ari duen patentean (brevet-an), urdeen kurutzatzeko eskubideetaz jabe izaiten ahalko da ixtantean.

Erresistentzia eraginkorrean ez bagira plantatzen, inperio baten menpe izanen gira, bai laborari, bai kontsumitzaileok. Beraz, “Bizi Toki” elkarteak antolatu duen desmartxa bezalako batzu lekuko dira, apurka-apurka, batere ohartu gabe, zaharkitu sistema batetik ihes egiten ari garela.

Eric Etxamendi