Lehenengo sektoreari buruzko II. Jardunaldiak antolatu dituzte Zeberion urriaren 3an eta 4an. “Haziak eta ezagutzak trukatuz” du izena jardunaldiak eta ostiral arratsalde eta larunbat goizez, hitzaldiak, eztabaidak eta bideo emanaldiak izango dira Zeberioko plazako ermitan bertaratu nahi duten guztientzat.
Arantza Arrienek zabalduko du jardunaldia ostiralean 18:00etan, “Hazietatik nekazaritza berreraikitzen” izenburuko hitzaldiarekin. Agroekologian erreferentea da Arrien, baserritarra izateaz gainera.
Ordubete geroago, Zeberioko plazan bertan, herriko baserritarrek parte hartu duten bideoa eskainiko dute eta ondoren barauskarria, mahaia bertako produktuekin atonduta.
Larunbatean proiektuen berri
Zapatuko egitaraua 10:00etan hasiko da nekazalgunean garatzen ari diren proiektuen aurkezpenarekin, baita Basortu elkartearen kontserberarenarekin ere.
Ondoren, 11:30etatik 13:30etara hazi azoka egingo dute, haziak ikusi eta trukatu ahal izateko.