Irailaren 22an emango dute Kimitachi wa Do Ikiruka/The Boy and the Heron filma, Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaaleko auditoriumean.
Miyazakiren film berriaren Europara ekarriko duten lehen aldia izango da Donostiako Zinemaldiakoa, jaialdiaren 71. edizioari hasiera emateko.
Hayao Miyazakik ibilbide luzea du zinemagintzan, Isao Takahatarekin batera Studio Ghibli sortu zuenetik. Bere filmografia zabalaren barruan, Chihiroren Bidaia izan da arraskatatsuena; Berlinen Urrezko Hartza eta animaziozko film onenaren Oskarra irabazi zuen. Horrez gain, Urrezko Lehoia irabazi zuen bere ibilbide osoagatik 2005. urtean, eta 2014an ohorezko Oskar saria jaso zuen.
Miyazaki Zinemaldira datorren laugarren aldia izango da, baina lehen aldiz izango da Sail Ofizialeko kide. Aurretik, Chihiroren Bidaia eta Ponyo Itsaslabarrean filmekin izan zen Anoetako Belodromoan, eta Perlak sailean Kaze Tachinu/The Wind Rises filmarekin.
Aurten beste bi lan hautatu dituzte Perlak sailerako: Isao Takahata-ren Kaguya-hime no Monogatari/The Tale of The Princess Kaguya eta Michael Dudok de Wit-en La tortue rouge/Red Turtle.