argia.eus
INPRIMATU
Hautetsontziak prest dira Nafarroan
  • Lau eskualdetan egingo dituzte ekainaren 18an Gure Esku Dago dinamikak sustatutako Nafarroako lehen galdeketak: Bortziriak, Imotz-Basaburua, Mendialdea eta Sakana.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko ekainaren 16a
(Argazkia: GED Mendialdea).

Etxarri Aranatzen egin zen galdeketa 2014an (Euskal Herriko aurrenekoa) '"Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?" galderari erantzunez, eta Bakaikun iaz; beraz, igandekoak ez dira lurraldeko lehenak izango, baina bai Gure Esku Dago dinamikaren barruan aipatzen duten "olatua"-ri gehituko zaizkion estreinakoak. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz 142 herri dira dagoeneko Euskal Herrian galdeketa egin dutenak, eta beste 24 gehituko dira ekainaren 18an zerrendara.