argia.eus
INPRIMATU
Hauteskundeetan egonen diren alderdi politikoentzako proposamenak aurkeztu ditu ELAk
  • Agiri honetan ELAk proposamen sorta bat luzatzen die hauteskunde hauetan parte hartuko duten alderdiei. ELAren ustez ezinbestekoa da ekintza politikoan gai sozialak lehenestea, eta honek aplikatzen ari diren politikak zeharo aldatzea eskatzen du, batik bat zerga-politikak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko maiatzaren 09a
Imanol Pascual, Maria Balda eta IƱaki Zabaleta. Argazkia: Euskalerria irratia

2015eko maiatzean, Nafarroako Foru Parlamenturako hauteskundeen bezperatan, ELAk dokumentu bat plazaratu zuen, Nahi dugun aldaketa politiko eta sozialerako proposamenak. Gero, urte bereko uztailean Geroa Bai, EH Bildu,Ahal Dugu eta IzquierdaEzkerraren artean iritsi zen Akordio Programatikoaren balorazioa egin genuen; hark ekarriko zuen Uxue Barkosek gidatutako Gobernua. Lau urteotan, aurreko aldian bezala, ELAk Nafarroako Gobernuaren ekintza juzkatu izan du, hainbat arlotan proposamenak egin eta politika publikoetan benetako aldaketaren aldeko mobilizazio soziala bultzatu dituelarik. Esteka honetan klik eginda proposamenak ikusteko aukera: ELAren proposamenak alderdientzat. 

Albiste hau Euskalerria Irratia-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.