argia.eus
INPRIMATU
Hauteskundeak urtarrilean Katalunian?
  • Gutxitan ikusten da Kataluniako esparru soberanistan ANCri eta Omnium Culturali kritika egiten dionik, baina Artur Masi hiru hilabetean hauteskundeak deitzeko jarritako epeak piztu du kritikarik.

ARGIA @argia 2014ko urriaren 21
Igandean milaka herritar bildu ziren ANCk eta Omniumek Ara es l'hora kanpainaren baitan egindako ekitaldira (argazkia: El Periodico).

Vicent Partal Vilawebeko zuzendariak, esaterako, bere kritika egin die: “Orduan, zer egingo dugu otsailean deitu ez baditu? Artur Mas eta bere gobernuaren dimisioa eskatuko dugu guztiok batera? Eta norekin gobernatuko du Junqueras jaunak lehendakari denean, postu horretara iristen bada? Eta nola aldarrikatuko dugu independentzia?”.

Artikuluaren amaieran 2015eko udarako Katalunia herrialde berri bat izan daitekeela iradokitzen du.

Nació Digitaleko zuzendari Salvador Cot-ek argi iragartzen du hauteskundeak urtarrilean izango direla eta klabea iruditzen zaio egun horretarako ERCren eta CIUren arteko enfrentamendu gordina bideratua izatea eta zerrenda bakarrean aurkeztea, bestela ezinezkoa izango delako plebliszitua irabaztea eta are gutxiago ondoren legebiltzarrean independentzia aldarrikatzea.