“Hauteskundeak erabakitzen dituzten egoerak, boto emaileen egoera mentalak dira”

  • Manuel Castellsek “Masen autokomunikazioa”ri buruzko ohar berezia egiten duela idatzi nuen “Hedabideak vs. Komunikabideak” izenburuko artikuluan. Orain, berriz, konstatazio hau berretsi dut haren pentsamenduaren harian: “Masen autokomunikazioaren moduaren zati garrantzizko batek ‘autismo elektronikoa’rekin antza gehiago dauka, benetako komunikazioarekin baino”. Egileak, halaber –boterea komunikazioaren eta informazioaren oinarritzen dela jakintzat emanik–, boterea komunikazioa baino gehiago dela ohartarazten digu. Hots, boterea komunikazioaren kontrolaren menpe dagoela.


2011ko azaroaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Manuel Castellsen liburua.

Kultura politikoaz

Manuel Castellesen lanaren funtsa botereak pertsonon gogoa (mente) moldeatzeko daukan gaitasuna aztertzea da. Hain zuzen ere, gaitasun hori da boterearen esentziaren forma.

Gizartearen arauak definitzerakoan borroka behinena –eta oinarrizkoena– gogoa moldatzearen inguruan jokatzen da, borroka horretan komunikazioa oinarria izaki. Komunikazioaren prozesuak jarduera sozialean eta politikoan eragiten du. Botereak funtzionatzen du gure gogoan mezuen bidez eragiten. Mezu hauek pertsonon gogoak nola prozesatzen dituen ulertzea berebizikoa zaigu, beraz.

Gaur egun, inteligentzia emozionalaren eta komunikazio politikoaren azterketak berebizikoak dira egitura sozialaren eta norbanakoaren botere harremanen –prozesamenduaren– arteko lotura gauzatzean. Gaur gaurkoz, politikaren inguruko azterketa hasi baino ez omen da egin pertsonon prozesu kognitiboen estrukturazioan. Emozioaren, kognizioaren eta politikaren arteko harreman espezifikoak funtsezkoak dira irakasle honen helburuak ulertzeko eta geureganatzeko.

Arrazionalizazio kognitiboak egileen ekintzen oinarria ezagutzera ematen digu. Jendartearen gaitasunak –gogoa estatuaren ekimenaren edukiaz betetzen da esfera publikoaren bidez– bermatzen du demokrazia, edo finean, botere legitimoaren jardueraren baldintzak sorrarazten ditu. Hots, boterea gauzatzen da –hiritarren baloreen eta interesen ordezkari bezala–esparru publikoan garatzen den eztabaidaren bitartez.

Manuel Castellsek Michael Mann adituaren aipua gogorazten digu premisa gisa: “Boterea helburuak pertsegitzeko eta lortzeko gaitasuna da, inguratzen gaituenaren menperatzearen bidez”. Botera iristeko hiru iturriak aipatzen ditu halaber: biolentzia, dirua eta konfiantza. Hauetatik garrantzizkoena, boterearen soberaniari eusteko, ideien gaineko boterea da, honek –boterearen– konfiantza ematen baitu.

Globalizazioaren prozesu garaikidean eta gizarte sarea sortzean, konfiantza eta ideiak –ideiak suntsitzeko ezagutza– prozesatzen dituzten komunikazioaren sareen menpe daude. Boterearen iturriak oso erabakiorrak dira horregatik.

Egitura sozialaz

Egitura soziala gaur egun globala da, baina hein handienean, giza esperientzia lokala da, bai lurraldearen zentzuan bai zentzu kulturalean. Geoff Mulgan adituak dioenez: “Gizarte sareak ez dira bakarrik eratu edo sortu komunikatzeko, baizik eta komunikazioa inposatzeko”.

Gizarte-sare globala egitura dinamikoa da, bizkorra, estrategia politiko, kulturala eta ekonomikoaren indar sozialek malgutua. Honela definitua da bere balorea: “Gizartearen instituzio menperatzaileek erabakitzen dute izan nahi dutena gaur egungo baloreen sorkuntza prozesuetan. Adibidez, eragin garrantzizkoena jendearen gogoaren edo mentalitatearen eraldaketa da”.

Gizarte-sarea egitura sozial anitza da, multidimentsionala. Alegia, beraren bidez, eta berean, klase ezberdinek –logika ezberdina dutenek– balorea sortzen dute, balorea eta balioa.

Estatuaren botereak –demokrazian nahiz testuinguru ez demokratikoetan ere, noski–, jendearen sinesmenaz, arauak onartzeko beren gaitasunaz, edo osterantzean, ihardukitzeko beren borondateaz edo nahimenaz dihardu.

Sistema mediatikoak, hedabideek orokorrean, hala nola Internetek Estatuaren boterea desplazatu dezakete, honek baina aldi berean, etekinak jasotzeko arauak baldintza ditzake, eta hartara, diruaren balorea ordezka dezake balore goren gisara.

Laburzurrean: balorea, berez, izatez, botere espresioa da. XXI. mende hasieran, AEBek terrorismoaren aurkako balore gorena mundu osorako segurtasuna da. Horixe definitu eta hobetsi du botereak. Iragan berriko gizarte industrialean galdera zen: “Zer da balorea?”. Egun ere galdera bera da. Kapitalismoa ez da desagertu, inoiz baino errealagoa da. Ekonomia politiko klasikoaren muina –harri filosofala– galdera eta erantzuna.

Gogoaren sareak eta boterea

Komunikazioa gure gogoak (mente) eragiten gauzatzen da, eta hartara, adiera edo signifikatua partekatzen dugu. Gogoa sortze prozesu baten ondorioa da, baita buruan edo zerebroan gertatzen den gogo irudien –bisualak izan edo ez– manipulazioa. Ideiak edo burutazioak gogo irudien konfigurazioen modura ikus daitezke.

Castellsek dioenez –George Lakoff-i jarraikiz– gogoa prozesu bat da, ez organo bat. Zerbaiten (objektuaren) kontzientea izatea hauxe da, edota hauxe signifikatzen du: (1) Argitasun gradu maila edo hein bat izatea. (2) Arreta zentratzea, atentzioa kokatzea. (3) Atentzio objektua eta protagonista (ni-a) lotzea edo konektatzea.

Irudi mentalak edo gogoaren irudiak, hau da, ideiak, gorputzaren eta zerebroaren (erregioaren edo guneren) arteko interakzio medio sorrarazten dira, barne eta kanpoko estimuluei erantzuten dutenak.

Gorputz irudi mota bi daude: gorputz barnekoak eta inguruaren alterazioak kaptatzen dituzten sonda sentsorialetatik datozenak.

Hainbat iturrietatik heldu diren irudien eraketa konplexua eratzen da batasun neuronalen ondoren, zerebroaren gune ezberdinetan aldian aldiko ekintza neuronal medio lortzen direnak, denbora tarte bakarrean iturri ezberdinen aktibitatea pilatzen/batzen/bateratzen dituena.

Laburzurrean: irudien elkarretaratzeen edo asoziazioen sareak, denboraren menpe edo honen arabera konektatzen dira, ideiak eta sentimenduak eratzen dituzte. Hau da, patroi neuronalak, eta hauen emozioak, sentimenduak eta kontzientzia eraikitzen eta egituratzen dituzte.

Gu (gure zerebroak) sare-mundu bati konektatuta dauden sareak gara. Errealitatea eraikitzen edo eratzen dugu gertaera errealen aurrean, hauen erreakzioz: barne eta kanpoko gertaerak dira, baina gure zerebroa ez da mugatzen gertaera horiek islatzera, baizik eta euren ereduaren arabera prozesatu egiten ditu. Hots, prozesamenduaren parte nagusia inkontzientea da. Beraz, hartara, errealitatea (guretzat) ez da objektiboa, ez subjektiboa, baizik eta irudi material baten eraketa da, mundu fisikoan gertatzen dena, (gutaz kanpo eta barne) errealitatea nahasten dutena, geure zerebroaren zirkuiterian (zirkuitu txarra, alajaina) ematen den esperientziaren inskripzio materiala daramana.

Denboraren eta espazioaren eraketak (betidanik izan da horrela pertsonaren bilakaeran) definitzen du neurri handi batean errealitatearen eraketak (konstruktoak gara). Orain baina, irudien manipulazioaren maila handiagoa jasaten dugu.

Antonio Damasiori jarraikiz, zera diosku Casttelesek: “Zerebroaren gogoa, gorputzak modelatua eta gorputzaren kontziente, gorputz osoaren zerbitzurako dago”.

Kontzientzia –perzepzioaren irudi mentalekin batera ziur aski– memoriaren irudiak bereganatzeko eta integratzeko beharrean sortzen da. Ni-a da printzipio eratzailea: organismo konkretuaren identifikazioak, irudi mentalen manipulazioaren prozesua gauzatzeko beharrezkoa. Kontzientzia gabe, giza gorputzak ezin du bizirik iraun. Kontzientziak prozesu mentaletan eragiten eta operatzen du. Emozio, sentimenduak eta arrazonamenduak sortzen eta moldatzen dira patroi neuronal berean, zerebro eta organismoaren artean. Gure emozio oinarrizkoak hauek izaki: beldurra, nazka, sorpresa, tristezia, poza, herra edota hira.

Gure zerebroaren irudiak objektuek edo gertakariek estimulatuak izaten dira, ez ditugu gertakariak birsortzen edo ekoizten, prozesatu egiten ditugu. Sentimenduak eta ni-aren eraketa elkarren ondoan, harreman hurbilean jalgitzen dira, baina soilik ni-a eratu denean, emozioak sentimenduak bezala prozesatzen dira. Sentimenduek kontrola dezakete jokaera soziala, eta azken batean, erabakietan eragin. Emozioak eta sentimenduak gogoan konektatzen dira ni-a orientatzeko, eta erabakiak kanpoko sare eta barne sareekin harremanetan jartzen dira.

Metaforak erabakiorrak dira lengoaiaren eta zerebroaren zirkuituak (giza komunikazioa, beraz) konektatzeko. Narrazioak markoez osatuta daude, narrazioaren egiturak, egitura zerebraleei dagozkionak, denboraz denbora, zerebroaren aktibitateen medio jalgi dira. Komunikazioaren mezu gehienak edo nagusiak metaforen ildoan eraikitzen dira, hori baita zerebrora iristeko eta sartzeko modua: sare zerebral egokiak aktibatzea, komunikazio prozesuan estimulatuko direnak.

Laburzurrean: beraz, kontua ez da arrazonamendua irrelebantea geratzen edo bilakatzen dela, ezdeusa alegia, aitzitik, pertsonok joera edo tirria duten informazioa hautatzeko eta hartzeko joera dugula baizik. Emozioak ez dira soilik erabakigarriak sentimenduentzako eta arrazonamenduarentzako, esentzialak dira giza animalien komunikaziorako.

Neuronen sarea

Hautatzeko prozesuan komunikazioa funtsezkoa da –modalitate diferenteetan– sare neuronalak aktibatzeko: “Narrazio bat bizi dugunean

–ez ahantz, beste bat ari garela bizitzen narrazioa ikusten dugunean– zerebroaren egitura neuronal beraren parte bat erabiltzen dugu”.

Bi prozesuak ezberdinak dira, baina zerebroak egitura berberak erabiltzen ditu pertzepziorako eta irudimenerako. Zerebroaren neurona ispiluak deritzoten aktibazioa bidez komunikazioaren portaeran eragin dezake.

Zientifiko batzuen arabera, zerebroaren parte hau, gune hau, neuronen ispilu dena, ni-a eraikitzeko funtsezkoa da. Egitura honen (Lakoff-en aburuz) erabilerak ondorio politiko ez-ohikoak eta berebizikoak dauzka. Drew Westen-ek, berriz, hauxe dio: “Pertsuasio politikoak sareekin eta narrazioekin zerikusi zuena dauka, zerebro politikoa zerebro emozionala baita”. Beraz, eta ondorioz: “Hauteskundeak erabakitzen dituzten egoerak, boto emaileen egoera mentalak dira”.

Emozioa, kognizioa eta politika

Ikerketek diotenez, kognizioek eta emozioek gero eta gehiago eragiten dute erabaki politikoetan. Kognizio politikoa emozioek moldatua da, ez dago kognizioaren eta emozioaren artean oposiziorik. Alabaina, badira izan artikulazio molde berriak emozioaren eta kognizioaren artean erabakiak hartzerakoan. Informazioaren prozesamenduak (kognizioa) funtziona dezake antsiarekin (emozio) edo gabe, erabaki era bietara eramanez, hau da: informazio berrien ebaluazioaren prozesuan erabaki arrazionalaren hartzea edo errutinazko modeloak oinarrituta, mapa zerebraletan prozesatuak izan diren esperientzietan oinarrituta. Michael B. MacKuen-n eta beste adituen arabera “arrazionaltasuna egokia da egoera jakin edo determinatuetan”.

Ideologiak bozemaileen hautaketa menderatzen du. Beren hautagaiaren gainean dudak ez dituzten bozemaileak dira, baina emozioaren mekanismoak aktibatzen direnean, pertsonek bere jarrera edo joera aldatzen dute. Bozemaileek estimulu emozionalak jasotzen dituztenean –kontsiderazio arrazionala egiteko, beren alderdiaren hautagaiari begira kezkagarria dena– herritarrak ez dira horrenbeste oinarritzen bere predisposizioan, eta gehiago baloratzen dute informazioa.

Joera politikoa bi sistema emozionalek baldintzatuta dago: a) Predisposizio sistema (entusiasmoa eta bere kontrakoa depresioa) eta beldurra (edo kontrakoa, lasaitasuna), eta b) Zaintza edo bigilantzia sistema.

Emozio ezkorren eta baikorren artean lotura gero eta ahulagoa da. Emozioak iritzi publikoan bi eratara eragiten du: a) Alderdiei leialtasuna, hautagai eta liderrei, lider hauekiko atxikimendua. b) Alderdien azterketa kritikoa antsia handi batek egina da.

Arrazionaltasunak, berez, ez du erabakia determinatzen.

Mehatxu handiko egoeretan, emozioak informazioa prozesatzen du tentu handiz, hautagaiari buruz informatzea, eta hainbat asuntoetan hautagaiaren jarrera aztertzera, baina mehatxu baxuko kasuetan aprendizaia ez da aktibatzen, antsia gehiegizkoak oztopatzen du aprendizaia.

Politika gauza pertsonala da, baina gizarte sareek joera politiko definitzean rol berebizikoa jokatzen dute. Jarrerak sentimenduen menpe daude, eta sentimenduak emozioen pertzepzio bidez eraikitzen dira.

Prozesu politikoetan emozioek rol bereziki inportantea dute, emozio bat da beldurra eta bestea esperantza. Esperantza beraz, osagai klabea da mobilizazio politikoan. Beldurra esentziala da bizirik jarraitzeko, autokontserbaziorako, baina esperantza funtsezkoa da bizirik jarraitzeko, honek baimena ematen baitigu pertsonei geure erabakien emaitzak planifikatzeko, baita motibatzen gaitu ere etekina ekarriko digun ekintza gauzatzeko.

Ez da politika orokorra existitzen. “Ene politika” da. Nire sentimenduen bidez helarazia, nire zerebroaren patroi neuronalek prozesatua, nire emozio eta gaitasun kognitiboak artikulatzen dutena.

Giza ekintzaren marko horretan gauzatzen edo operatu izaten dira halaber prozesu politikoak. Hauteskundeetako kanpainaz bestera, alegia.

Mikel Asurmendi


Azkenak
Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Komunitateaz (I)

Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


2025-02-17 | Jakoba Errekondo
Intsektuen negupasa

Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Eguneraketa berriak daude