Irailaren 27an Katalunian izango diren hauteskundeetako kanpaina ostiral gauerdian hasiko da.
Inkesten arabera hauteskundeak Junts pel sí hautagaitza bateratuak irabaziko lituzke. Hautagaitzaren helburua 18 hilabetean independentzia aldarrikatzea izanik, Junts pel sik gehiengo absolutua beharko luke. CUP hautagaitza ezkertiarrarekin lor zezakeen hori, baina ez dago argi, CUPek ez baitu ziurtatu oraindik hautagaitza zein baldintzetan babestuko duen.
Estatistiken arabera Ciutadantesek Kataluniako Parlamentuko bigarren indarra izateko aukerak edukiko lituzke. Iniciativa per Catalunya Verds (ICV), Esquerra Unida i Alternativa (EUiA), Podemos eta Equo barnebiltzen dituen hautagaitza hirugarren indarra izango litzake Parlamentuan, CISek dioenez.
CISen hauteskundeen inguruko estatistikak 40. Orrialdean.
Diadan 450.000 lagun baino gehiago izena emanda
Irailaren 11n Kataluniako Diada izango da Bartzelonan. “Kataluniako errepublikarako bide librearen”ko mobilizaziorako 450.000 lagun baino gehiagok izena eman dute. 135 zatietatik 119 beteta daude.
Euskal Herritik, Independentistak sareak “euskal tramora” joateko deialdia zabaldu du. Elkargunea ostiralean 15:00tan Bartzelonako Ferran plazan izango da.