argia.eus
INPRIMATU
Haurrekin etxean egiteko esperimentu ugari proposatu ditu Elhuyarrek
  • Isolamendua arintzeko “eta modu dibertigarrian zientziaren inguruko kontzeptuak ikasteko”, apirileko egun bakoitzerako etxean egiteko moduko esperimentu bana proposatzen du Elhuyarrek kaleraturiko taulak: bata haurrei zuzendua, bestea gazteei.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2020ko martxoaren 27a

“Puxikaren indarra”, “tapoi magikoa”, “arrautza biluzia”, “aire-kanoi erraldoia”, “airezko suziria”, “ispilu segidak”, “izotz beroa”, “ortzadarra uretan”… Askotarikoak dira proposatzen diren esperimentuak, etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egingarriak.

Esperimentu bakoitzaren argibideak jarraitzeko, taulan bertan aurkituko dituzu esperimentuen izenburuak, klik egin izenburuaren gainean eta argibideak zabalduko zaizkizu.

“Lortutako emaitzak #NikEtxeanEsperimentuak traolarekin sare sozialetan zabaltzeko, bideoak igotzeko eta iradokizunak egiteko gonbitea” egin du Elhuyarrek.