argia.eus
INPRIMATU
Haurrek zortzi urterekin izaten dute lehenengo mugikorra
  • EHUko EU Kids Online ikerketa taldeak landutako “Entre selfies y whatsapps” liburuak ume eta nerabeek teknologia berriekin nola jokatzen duten azalduko du.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko otsailaren 23a
Arg: Azkue Fundazioa

Ikertzaileen arabera, Espainiako Estatuan, haurrek zortzi urterekin izaten dute lehenengo mugikorra: “mugikorrak, tabletak, ordenagailuak eta internetera sarbidea haurrek geroz eta gazteago lortzen dituzten arren, horiek eragiten duten arrisku maila ez da modu berean hazi”. Hala ere, bullying kasuak bikoiztu egin dira bost urtetan bederatzi eta hamasei urte arteko umeen artean: “2010ean %15ak esan zuen bullying-a pairatu zuela, baita ziberbulling-a ere, eta orain, umeen %31k diote sufritu dutela”.

Era berean, ikerketan erakutsi du mezu sexualak jaso dituzten adin-gabekoen portzentajea “asko” hazi dela. Hiru haurretatik batek jaso dituela onartu du.