argia.eus
INPRIMATU
Haurrek kirol entrenamenduetan tratu txarrak jasaten dituztela salatu dute Japonian
  • Begirada guztiak Joko Olinpikoen herrialde anfitrioian jarrita dauden honetan, txosten gogorra plazaratu du Human Rights Watch giza eskubideen behatzaile ezagunak. Txostenaren arabera, zigor fisikoak, tratu txarrak, gehiegikeriak eta sexu abuxuak orokortutako joera dira Japoniako haur eta gazteen kirol entrenamenduetan.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2021eko uztailaren 20a

“Kolpeak, zaplaztekoak, bateen eta antzerakoen erabilera, ur eta janari nahikorik ez ematea, entrenamendu luzeegiak, gorputza muturrera eramaten dutenak, sexu abusuak… entzun ditugu, 50 kirol modalitatetako haur eta nerabeen lekukotzetan”, adierazi du giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundeak.

2020an, esaterako, 24 urtetik behera elkarrizketatutako kirolarien %46ak entrenamenduetan  gehiegikeriak jasan izana azaldu zuen, “eta depresio eta trauma larriak sufritzen bukatzen du askok”.

Entrenatzailearen esku hildakoak

Beste adibide esanguratsu bat: 1983tik gaur arte, 121 haur hil dira entrenatzailearen esku, judoa praktikatzen ari ziren bitartean, alegia 9 haur urteko.

Kirolaren sustapen handia egiten da Janponian, baina guraso eta entrenatzaile askok uste du fisikoki gogor egitea dela umeak kirolean trebatzeko bidea, erakundearen arabera. Instituzioek ere beste alde batera begiratzen dutela kritikatu du.

Haur kirolariak babestuko dituen Kirol Seguruarentzako Zentroa sortzea eskatu du Human Rihgts Watchek.