EITBk astearte honetan informatu duenez, Osakidetzako zenbait profesional proiektu batean parte hartzen ari dira, zeinak lortzen duen %50 gutxitzea haur txikien bronkiolitisa sendatzeko orain arte medikuek eman duten botika kopurua.
Izan ere, EITBren arabera, orain arte behar ez ziren botikak errezetatu ditu Osakidetzak nagusiki bi urte baino gutxiago dauzkaten umeei eragiten dien gaitz horri aurre egiteko. Proiektu berriari esker, behar ez diren botiken erabilera %50 baino gehiago gutxituko dela adierazi dute.
Proiektuak kontuan hartu ditu gaitz hori izan duten haurren familiek izandako esperientzia. EITBren arabera, Bizkaia bakarrik kontuan hartuta, 2017 eta 2018. urteen artean 2.600 kasu artatu zituzten lehen mailako arretan eta beste 1.500 larrialdi pediatrikoetan –horietatik %12 ingresatu behar izan zituzten–.
Ez dago bronkiolitisaren kontrako medikazio eraginkorrik, bai ordea gida praktikoak, nola diagnostikatu eta tratatu jakiteko.
Proiektua zuzendu duen Marta Montejo pediatrak EITBri adierazi dionez, ordea, botika gehiegi errezetatzeko joera dago bronkiolitis kasuen aurrean, hori egitea praktika klinikoko gomendioen kontrakoa den arren.