Israelek okupatutako Zisjordaniako lurretan 18 hilabeteko haur bat hil egin da, orain bi hilabete soldadu israeldarrek bere gelara botatako gas negar eragilearekin asfixiatuta. Democracy Nowk jaso du Palestinako Osasun Ministerioaren baieztapen ofiziala.
Abdul Rahman Barghouti izeneko haurrak gasa arnastu zuen maiatzaren 19an, soldadu israeldarrek manifestari palestinarrei eraso egin ostean Aboud hirian, Ramallahtik gertu. Gose greban zeuden preso palestinarrei babesa adierazteko protesta zen.
Palestinako Osasun Ministerioak adierazi du jeep israeldarrek bertara iritsi asmo zuen anbulantzia bati ez ziotela pasatzen utzi, eta Palestinako Gurutze Gorriko kideek oinez eraman behar izan zutela ospitalera.
18 hilabeteko Abdul Rahman Barghouti joan den ostiralean hil zen asfixiaz.