Astearte arratsean ETB1 katean emititu zuten Ur Handitan saioa beste hizkuntzetan eskuragarri jartzeko ekimena abiatu dute sarean. Ia ordubeteko saioa izaki, laguntza beharko da egiteko.
Amara zerbitzuaren bidez ari dira internautak programa itzultzen. Lotura honetan sartu eta goian eskuinean dagoen botoiarekin saioa hasi behar da. Sare sozialetako kontuekin egin daiteke, erregistratu gabe. Ekimena abiatu du Eneko Oroz lasartearrak, Twitterren @ameslaria erabiltzailea.
Ur handitanen gaurko saioari azpoitituluak jartzen lagundu nahi? https://t.co/ntrUqs1mig
— Eneko Oroz#ilgoropil (@ameslaria) 2018(e)ko urtarrilak 9
Lehenik euskaraz transkribatu behar da, eta ondoren, lerroz lerro euskaratik nahi adina hizkuntzatara itzul daiteke.