argia.eus
INPRIMATU
‘Naizen, Yo sé quién soy’: diren bezala onartuak izateko borrokan ari diren haurrentzako kanta
  • Naizen haur eta gazte transexualen familien elkarteak, bere bigarren urteurrenean, diren bezala onartuak izateko borrokan ari diren haurren omenez eginiko kanta aurkeztu du. 

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 25
Argazkia: @naizen Argazkia: @naizen

Elkarteak sortu eta bi urtera kaleratu du abestia. Naizen, aurreko Chrysallis Euskal Herriaren jarraipena da. Naizen/Yo sé quién soy abestia Kai Etxaniz artista nafarrak konposatu du eta Ekaitz Goikoetxea arduratu da euskarazko letraz. Abestia nagusiki gaztelaniaz dago grabatuta. Ekoizpenaz Riki Rivera arduratu da. Huntza taldeko Josune Arakistainek eta Maria Antunezek atondu dituzte musika kontuak. Luis del Toro soinu ingeniaria aritu da ekoizpen teknikoan. Azaldu dutenez, abestiak helburu bakarra du: transexualitate egoeran kide bat duten familiek beren etxeetan bizi duten errealitatea ikusaraztea. 

Naizenek, egun, Hego Euskal Herriko 200 familia inguru biltzen ditu eta elkarri laguntzeko sare bat osatzen du.