argia.eus
INPRIMATU
Haur eta gazte literaturaren azoka Sarara itzuliko da
  • Ikusi Mikusi euskara hutsezko haur eta gazte literatura azoka urriaren 7 eta 8an egingo dute, Saran. Euskal Herri guztiko ikastetxeak hurbilduko dira eta ikasleek elkarren arteko topaketa egingo dute.

ARGIA @argia 2022ko irailaren 27a
Iazko edizioa. Argazkia: Kulturklik

Azokaren bigarren edizioa aurkeztu dute. Urriaren 7a eskolen eguna izango da eta 8a, familiena. Bigarren egun horrek “Gure xaharrak” izango du gai. Jaialdiaren “aitabitxia” Ruper Ordorika izango da.

Haur eta gazte literaturari leiho bat irekiz, Ikusi Mikusik “gizartean dagoen eskas eta behar bat betetzen du”, adierazi dute antolatzaileek, Kazetan jaso dutenez. Literaturaren inguruan Euskal Herri osoko ikasle eta jendeak elkartu nahi dituzte azokan.

Sormen lanen erakusketa, tailerrak eta ikuskizunak izango dira, besteak beste. Gerturatuko den haur bakoitzak 15 euroko bonu bat izango du, liburuak eskuratzeko.

Egitarau osoa ikusteko, sartu azokaren webgunean bertan.