argia.eus
INPRIMATU
Haur eskoletako greba mugagabea hasi da, %100eko gutxieneko zerbitzuekin hainbat tokitan
  • Nafarroako haur eskoletan greba mugagabea hasi da. Hezitzaileen eskaerak dira umeen ratioak jaistea eta soldatak igotzea, baina grebara jo dutenean hainbat tokitan %100eko zerbitzu minimoak ezarri ditu administrazioak, eta hala salatu dute Sarrigurengo haur eskolan. Ondoren, hainbat gurasok protesta egin du Hezkuntza Departamenduaren aurrean, hezitzaileen eskaerak babestuz.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2022ko maiatzaren 03a