Espainiako Auzitegi Nazionalak Hassanna Aaliak errekutsoarekin aurkeztutako kautela neurriak onartu ditu eta epaiketa amaitu arte kanporaketa bertan behera geratu da. Twitter bidez jakinarazi dute berria.
Última hora: La AN ha admitido la medida cautelar presentada y suspende la ejecución de la orden de salida del territorio a @HassannaAalia
— Hassanna Aalia (@HassannaAalia) March 28, 2015
Orain Espainiako Auzitegi Nazionalak asilo politikoa ematen dion aztertu beharko du, baina kasuaren ezagutza duten iturriek kasua luzatzea espero dute, ARGIAri jakinarazi diotenez.
2010ean sahararrek antolatutako Gdeim Izik “duintasunaren kanpamendua” deitutakoan parte hartzeagatik bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu zuen tribunal militar batek 2013an, beste hogeita lau kiderekin batera. 2011n ireki zuen sumarioa tribunal militarrak, eta Hassanna Aalia atxilotzeko agindua eman zuten. Egun haietan Euskal Herrian zegoen gaztea, eta bertan geratzeko erabakia hartu zuen.
2012ko urtarrilean eskatu zion Espainiari asilo politikoa, tribunal militarraren sententzia atera aurretik, eta hiru urte beranduago iritsi zaio erantzuna. Ezezkoa.
Euskal Herrian mobilizazio ugari egin dira Hassanna Aaliari asilo politikoa emateko eskatuz.
Ikusi Topatu.info-ren bideo hau kasua kokatzeko: