argia.eus
INPRIMATU
Hassanna Aalia sahararrarentzat asiloa eskatzeko manifestazioa larunbatean Bilbon
  • Espainiako Gobernuak asilo politikoa ukatu eta hamabost eguneko epea jarri dio Hassanna Aalia gazte sahararrari Euskal Herritik alde egiteko.Gazteari babesa adierazteko manifestazio nazionala deitu dute hainbat kolektibok urtarrilaren 31n Bilboko Arriagatik abiatuta.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2015eko urtarrilaren 27a
Hassanna Aalia gazte sahararrari babesa adierazteko manifestazio nazionala egingo dute larunbatean Bilbon.

Aste osoan hainbat mobilizazio egingo dituzte Euskal Herri guztian zehar, Topatuk argitaratu duenez.

Aaliak salatu du Morokora itzultzen bada, bizitza osorako kartzera zigorra ezarri eta torturatu egingo dutela.

Manifestazioarekin bat egin duten herri eragileak: EGK, Sahararen diaspora, Ahaztuak 1936-1977, Tolosaldea Sahararekin, Ikasle Abertzaleak, Etawasol, EHE, Komite Internazionalistak, Leioako Sahararen aldeko elkartea FATH, ATFAL Getxo, Elkartzen, Bizikidetza eta elkartasuna elkartea, Bilgune Feminista, Hernaniko saharar herriaren lagunak, Ernai, Amigos y amigas del sahara (Ermua), GITE-IPES, Askapena, Eleak, Asociación Euskadi Sahara, Amigas y amigos de la RASD, Gazte Abertzaleak, Berriotxoak, Martcha Patriotica, Constituyente de axiliad@s colombianos por la paz, Gazte Komunistak

Sindikatuak: LAB, ELA, STEILAS, EHNE Bizkaia, ESK

Alderdi politikoak: Ezker Anitza, EH Bildu, PCE-EPK, EAJ-PNV

Mobilizazioak

- Urtarrilak 27: Hernanin, 20:00etan  Gudarien plazan.

- Urtarrilak 28: Tolosan, 19:00etan Triangulo plazan.

- Urtarrilak 29: Iruñean 20:00etan udaletxe plazan, Laudion 19:00etan Lamuza plazan eta Zarautzen 19:30ean Lege Zaharren enparantzan.

- Urtarrilak 31: Bilbon, Manifestazio nazionala Arriagatik hasita.

Atxilotzeko agindua

2010ean sahararrek antolatutako Gdeim Izik “duintasunaren kanpamendua” deitutakoan parte hartzeagatik bizi osorako kartzela zigorrera kondenatu zuten, beste 24 kiderekin batera. 2011n eman zuen Marokok atxilotzeko agindua. Egun haietan Euskal Herrian zegoen gaztea, eta bertan geratzeko erabakia hartu zuen.

Tribunal militarrak sententzia atera aurretik, 2012ko urtarrilean asilo politikoa eskatu zion Espainiari; hiru urte geroago iritsi zaio ezezkoa.

Sarean sinadura bilketa bat jarri da martxan asilo politikorako eskubidea ukatu izana salatu eta gazte sahararren egoera konpon dadin eskatzeko.

Informazio gehiago

Itsaso Zubiriak elkarrizketa egin zion ARGIAn 2014ko otsailean.

Jarraian ikusgai 'Gdeim Izik' duintasunaren mugimenduaren inguruko dokumentala: