argia.eus
INPRIMATU
Israeldarren tiro batek paraplegiko utzi duen 17 urteko palestinarraren aldeko diru-bilketa abian
  • Urtarrilean gertatu zen, Belenen dagoen errefuxiatu-esparruan. Eskolara joateko autobusa hartzen ari ziren gazte palestinarrei tiroka hasi zitzaizkien militar israeldarrak, inguruko muino batetik, eta hamabi ikasle zauritu zituzten, horietako bat larriki: Hassan Mizher. Paraplegiko geratu da eta hari laguntzeko kanpaina jarri dute martxan.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 04a

Bizkarrezurra harrapatu zion balak, eta ebakuntza egin dioten arren, paraplegiko geratu da 17 urteko gaztea, zazpi anai-arrebetan zaharrena. Terapia bidez Mizherrek bere egoera hobetu dezan, diru-bilketa egin dute GoFundMe plataforman.

Kukumiku webgunean ere dirua biltzeari ekin diote, errefuxiatu-esparruan mugitu ahal izateko gurpildun aulki berezia eskuratu dezan eta etxea gaztearen behar berrietara egokitu ahal izan dezaten.