"Sei egun, zortzi txosna, hiru karpa, lau oholtza, txosnisari bat eta 38 kontzertu". Lelo horrekin ekin diote Gasteizko Txosnek jaietan kontzertuak emango dituzten taldeen izenak publiko egiteari. Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatuko dira, eta txosnak egongo dira bi urteren ondoren.
Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoientzako eta herri mugimenduarentzako bultzada.
Bi hilabete falta diren honetan, hasi dira Gasteizko Txosnak jaietan izango dituzten kontzertuak iragartzen. Jakitera eman dituzten lehen taldeak Ibil Bedi nafarrak eta Willis Drummond, baionar rock taldea izan dira. Dub Gaua egingo dela iragarri dute ere, Aiaraldeko Sound System-ren eskutik.
Aiaraldeko Sound System
Ibil Bedi
Nafarroa
Pop rock
Willis Drummond
Baiona
Rock