Elkarretaratzea egin dute goizean Zuen negozioa, gure kolapsoa lelopean, eta errepidea moztu dute protestan zebiltzanek. Asteazkenean Bilbon manifestazioa egingo dute, 19:30ean Plaza Eliptikotik. Munduko Bankuari Ez! plataformak asteartean egingo du manifestazioa, 18:30ean, Barakaldoko plazatik.
Hasi da Munduko Bankuaren (MB) gailurra Barakaldoko BECen, baita haren aurkako mobilizazioak ere. Goizean goiz elkarretaratzea eta eserialdia egin dituzte erakustazokaren sarreran, Zuen negozioa, gure kolapsoa lelopean. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Euskal Herriak Kapitalari Planto plataformak eta Jauzi Ekosozialak kolektibo sozial eta sindikal askorekin batera egin dute deialdia.
Maiatzaren 23tik 25era Innovate4Climate konferentzian izango dira mundu osoko hainbat herrialdetako agintariak eta inbertsio funtsen zein enpresa teknologiko pribatuen nagusiak. Krisi klimatikoari aurre egiteko beharrak eta inbertsio aukerak izango dituzte hizpide.
Goizeko elkarretaratzean salatu dute MBk "berdez estali" nahi duela pobretzearen eta larrialdi klimatikoaren aurrean daukan erantzukizuna, bere sorreratik finantzatu duelako hainbat herrialderen espolioa. Mobilizaziora Ertzaintzaren lau furgoi gerturatu dira, eta errepidea moztu dute protestan ari zirenek. Talde sindikal eta sozial horiek maiatzaren 24an ere manifestaziora deitu dute, 19:30ean, Bilboko Plaza Eliptikotik.
Oligarkia finantzarioa jopuntuan
MBren gailurraren harira, Munduko Bankuari Ez! plataforma aurkeztu zuten maiatzaren 5ean. Astearte arratsaldean konferentziaren aurka mobilizatuko dira, Kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu lelopean. 18:30ean abiatuko da Barakaldoko plazatik. Plataformak salatu du larrialdi klimatikoa "merkatu eta negozio berriak zabaltzeko aukera besterik ez" dela oligarkia finantzarioarentzat, eta, beraz, konponbidea ez dela hark gidatutako "ustezko" politika jasangarrien eskutik etorriko.
Asteartean hasi eta ostegunean amaituko den Munduko Bankuak Barakaldoko BECen egiten ari den Innovate4climate bilkura klimatikoaren aurkako manifestazioa egin dute asteazkenean. Ostegunerako Yayo Herrero militante ekofeministaren hitzaldia antolatu dute Bilborock aretoan,... [+]
Mundu Bankua BECen egiten ari den gailurra dela eta makina bat mobilizazio eta ekitaldi daude antolatuta egunotan. Astearte arratsaldean ehunka lagun irten dira Barakaldon kalera, Munduko Bankuari Ez! plataformak deituta. Asteazkenean 19:30ean Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuko... [+]
Munduko Bankuari Ez! plataformak maiatzaren 23an Kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu lelopean mobilizazioa deitu du. Beste aldetik, Euskal Herriko hamarnaka mugimendu sozial, sindikal eta ekologistek Zuen negozioa, gure kolapsoa dinamika aurkeztu dute, eta... [+]
Urriaren 9tik 15era, Nazioarteko Diru Funtsa NDFk eta Munduko Bankuak urteroko bilkura egingo dute. Aurten Marrakexen (Maroko) izango da eta, eta epe berean, mundu osoko eragileak eta mugimenduak biltzera deitu ditu zor ez-legitimoen kontrako batzordeak,... [+]
Koronabirusak eragindako krisiak eragin ekonomiko larriak izango dituela ohartarazi du David Malpass Munduko Bankuaren presidenteak. Munduko ekonomiak %5 inguru egingo du behera, Malpassen arabera, eta nabarmen jaitsiko da enplegua eta igoko pobrezia.
AEBek hasitako inportazioen aurkako gerra komertzialak eragin ditzakeen arriskuaz ohartarazi du Munduko Bankuak
Popular bankuaren hondoratzea egunotako gertakari ekonomiko nagusi izan da Espainiako Estatuan. Banku “errentagarriena” omen zena –Hego Euskal Herrian ere presentzia handia zuen– euro batengatik erosi du Santanderrek.
Robotak, terrorismoa, migrazioak edota desoreka sozialak izango dituzte hizpide Davoseko (Suitza) eski estazioan bildu diren agintari politikoek, enpresariek eta Leonardo DiCaprio bezalako hainbat pertsona famatuk. Urtarrilaren 23ra bitartean egingo den Munduko Ekonomia Foroak... [+]
Bankuak eta hauen inguruko araugintza eta kontrol urria egungo krisiaren erantzule nagusiak dira. Europako zein Amerikako Estatu Batuen esperientziek argi erakusten dute bankuen erantzukizuna, herritarrek uste hori berretsi egiten dute. Espainiako Estatuan eta Hego Euskal... [+]
Protesten artean egiten ari da G7aren bilera Alemanian. Munduko zazpi estatu boteretsuenak ari dira parte hartzen (AEB, Alemania, Kanada, Japonia, Frantzia, Erresuma Batua eta Italia).
90eko hamarkadan Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Nazioarteko Diru Funtsarentzat eta Munduko Bankuarentzat egin zuen lan Bosnian. La Republica agerkari digitalak bere ibilbidearen errepasoa egin du.
2014an 70 urte beteko dituzte Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Munduko Bankuak (MB). Zientzia politikoetan doktore Eric Toussant-ek bi erakundeen historia laburbildu du 30 puntutan, eta nazioarteko arkitektura berri baterako alternatibak eskaini ditu, Viento Sur agerkariak... [+]