argia.eus
INPRIMATU
Hasi da hegaztien udazkeneko migrazioa Pirinio mendietan barna
  • Abuztu bukaera aldean hasi da udazkeneko pasea Pirinio mendietan eta urtero bezala, milaka izango dira Europako Iparraldetik Afrikarantz  zeharkatuko dituzten hegaztiak. Euskal Herriko pasabidean bi behatoki berezitan ari dira horiek behatu eta zenbatzen: Organbidexkan eta Lindusen.

ARGIA @argia 2019ko irailaren 16a
(Argazkia: LPO)

LPO Migrazioaren Akitaniako Behatokia arduratzen da Zuberoa eta Nafarroa artean Irati ondoan den Organbidexka gaineko behaketaz. Organbidexkako behatokia borroka eta lan askoren emaitza da, Organbidexka Col Libre elkarteak 1982an lortu zuen ehiztariek hartuta zeuzkaten mendi guztien artean lepo hori alokatu, bertan ehiza galarazi eta behatokitzat ezartzea.

Facebooketik zabaltzen ditu LPOk Organbidexkatik pasatzen ikusten dituen hegaztien estatistika eta irudi izugarriak, eta horiei esker dakigu dagoeneko aurten hasiak direla gain haietatik pasatzen, batzuk jendeak udazkenarekin berehala lotzen dituztenak –kurrilo, zikoina zuri eta beltzak, usoak, usapalak...– baina baita ere beste asko herritar arruntoi begiradetatik eskapatzen zaizkigunak: joan den ostegunean bartean, irailak 12, 41 Zingiretako Mirotz zenbatu zituzten, esaterako.

 

Belle observation de busards des roseaux Hier, mercredi 11 septembre, les observateurs et écovolontaires présents sur...

Posted by Observatoire de la Migration en Aquitaine LPO on Thursday, September 12, 2019

 

Bigarren behatokitik ere, Lindusetik, hasiak dira irudi eta informazio aberatsak zabaltzen. Lindusekoek hegaztiak beren izen zientifikoz izendatzen dituzte.

 

Hoy por Lindus. Gaur Lindusetik. Au jourd'hui à Lindux. Today across Lindus. 27 Pernis apivorus 9 Circaetus gallicus 4...

Posted by Migración en Lindus on Monday, September 9, 2019

Organbidexkako behaketen datuak (hegaztien ingelesezko izenekin) Trektellen gunean egunez egun jasotzen dituzte.