Ekainaren 28an ehunka lagunek hartu dute parte Iruñean E28 Plataformak antolatu duen manifestazioan. "Normaltasuna hautsi, transbollomarikak borrokan" lelopean, Nafarroako hiriburuaren erdiko kaleak zeharkatu ditu martxak. Mezua argia izan da: normaltasun berrian LGTBI+ komunitatearen eskubideen aldeko borrokarekin jarraitu behar da. Ahotsa.info-k bideo honetan egin du manifestazioaren kronika.