argia.eus
INPRIMATU
Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garcia
“Harrotasun antifaxista, esker ona, poztasuna, amorrua… sentsazio gazi gozoak bizi ditugu prozesu honen amaieran”
  • Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garciak hunkituta hitz egin du, Ezkabatik ihes egindako gasteiztarraren gorpuzkinak jasotzerako orduan. Nafarroako Gobernuak egindako urratsa eskertuta, hamarkada luzetan pairatutako isiltasuna salatu du ekitaldian.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2024ko urriaren 08a

Ezkabako presondegi frankistatik ihesi erail zituzten Tomas Nache, Tomas Mardones eta Segundo Hernandez. Beste asko bezala, haien gorputzak frankismoaren itzal ilunak estali zituen hamarkada luzez. Senitarteko, memoria talde, Aranzadi Zientza elkartea, Iruñerriko udal eta Nafarroako Gobernuaren lanari esker, gorpuak topatu eta haien ondorengoei eman zaizkie, merezitako agurra jaso dezaten. Gasteiztik etorri da Segundo Hernandezen familia, Lander Garcia senidearekin mintzatu da Euskalerria Irratian.