argia.eus
INPRIMATU
Harriet Iragi euskal presoa gerturatzearen aurkako helegitea onartu du Espainiako Auzitegi Nagusiak
  • Harriet Iragi presoa Castellongo espetxetik Logroñokora lekualdatu ostean, Dignidad y Justiciako presidenteak helegitea jarri zuen gerturatzearen aurka. Espainiako Auzitegi Nagusiak onartu egin du helegitea.

ARGIA @argia 2021eko ekainaren 16a
Hainbat manifestari euskal presoak euskal herriratzearen aldeko banderola eskutan, euskal presoen alde urtero egin ohi den mobilizazioan (Argazkia: Dani Blanco)

Espainiako Espetxe Erakundeak martxoan onartu zuen Harriet Iragi euskal presoa gerturatzea, Castellongo espetxetik Logroñokora. Erabakiaren aurrean helegitea jarri zuen Dignidad y Justiciako presidente Daniel Porterok, eta berriki onartu egin du Espainiako Auzitegi Nagusiak. Hogei eguneko epe-tartean lekualdatzearen inguruko informazioa helarazteko eskatu dio Espainiako Barne Ministerioari.

Iragik hemeretzi urte daramatza preso, eta 2012tik Castellongo espetxean ari da zigorra betetzen, Euskal Herritik 575 kilometrotara.