argia.eus
INPRIMATU
Harridura eta haserrea eragin ditu Espainiako Gobernuak haurrei ezarritako neurriak
  • Orain arte helduek etxetik ateratzeko aukera zuten zereginetan, orain 14 urtetik beherako haur batekin egiteko baimena izango dute. Hori da Espainiako Gobernuak haurren konfinamendu neurri gogorrak arintzeko proposatu duena. Albistea zabaldu eta berehala ehunka dira sare sozialetan neurria kritikatzen ari direnak, "berriro haurren eskubide eta beharrak" azpiratu dituztela salatzeko.

Axier Lopez @axierL 2020ko apirilaren 21

 Hemen Twitterren euskaraz zabaldutako mezu kritiko batzuk. Gehiago aurki daitezke #SosHaurrak traola erabilita.