argia.eus
INPRIMATU
Harri guztien artetik loratuko dira Herri Sanferminak
  • Iruñeko Udalak Herri Sanferminak Alde Zaharretik “botatzeko” ahaleginaren ostean Sanfermin herrikoien egitarau moldatua aurkeztu dute, bazterrean geratzeari uko eginda.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 15
Argazkia: Ahotsa.info

Traba guztien gainetik aurtengo Herri Sanferminek aurrera egingo dute, eta Iruñeko Alde Zaharrean ospatu ahal izango dute, modu “prekarioan” bada ere. Ekain hasieran salatu zutenez, Iruñeko Udalak erdigunetik bazterrera lekualdatu nahi zituen Herri Sanferminak.

2016az geroztik eta lau urtez hiriaren erdigunean ospatu dituzte jaiak, baina aurten Errotazar ingurura joatea beste aukerarik ez diete eman, La Runa parkera. "Iruñeko Udalak Alde Zaharretik bota gaitu", adierazi zuten.

Udalarekin izandako harremana eta hark jarritako baldintzak zein diren kontuan hartuta, Herri Sanferminen antolatzaileek Herri Sanferminen jai eredua udalarentzat oztopo dela azaldu zuten, eta ikusezin bilakatu nahi dutela horregatik. "Sanfermin herrikoi, parte hartzaile, feminista, ekologista, euskaldun, antikapitalista eta askotarikoak traba dira haientzat, eta guk proposatzen dugun eredua errespetatzetik urrun, festatik baztertzen saiatzen dira".

Iragarri zuten egoerak sortutako haserrea Herri Sanferminen aldeko indar bilakatuko zutela eta lanean jarraituko zutela. Hainbat peña eta eragilerekin hitz egin ostean, Alde Zaharreko zenbait espaziotan izango dira emanaldiak, eta uztailaren 10ean manifestazio kalejira egingo dute O Plazatik, “goitik beherako eredu grisaren aurrean, behetik gorako jai koloretsua, alaia, errebeldea, inkonformista, herrikoia, kritikoa ikusarazi”, eta udalari mezu argia helarazteko. “Ez goaz bazterrera”.

 

Egitaraua

  • Uztailaren 7a

    • 17:00 Las Tipex (Katakrak)

    • 19:00 Kalejira Antitaurinoa

    • 22:00 Maruxak (Zabaldi)

  • Uztailaren 8a

    • 19:00 3indarrok elektrotxaranga

    • 22:00 DJ Reimy (Gora Iruña)

  • Uztailaren 9a

    • 22:00 Bake Faltsua (Kalixto taberna)

    • 22:30 Hofe (Matalaz)

    • 00:30 La Petit Chenil (Matalaz)

  • UztaIlaren 10a

    • 12:30 Munduko postreak haurrendako (Santa Ana Plazan)

    • 14:00 Herri bazkaria (O Plazan)

    • 18:00 Mani kalejira (O Plazatik)

    • 19:30 Kinbonbo Brass Band (Santa Ana Plaza)

    • 21:00 Katanga Sound System (Santa Ana Plaza)

    • 22:00 J Martina (Katakrak)

  • Uztailaren 11a

    • 22:00 3indarrok elektrotxaranga (O Plaza)

  • Uztailaren 12a

    • 23:00 DJ Mr World Wide (Zabaldi)

  • Uztailaren 13a

    • 22:30 DJ Kaiser (Matalaz)