Ostegun eguerdian geratu da aske Galder Barbado Bonilla gazte amurrioarra. 6.000 euroko fiantza ordainduta berreskuratu du behin-behineko askatasuna.
14:00ak aldera atera da Zaragozako Daroca espetxetik Galder Barbado Bonilla. Otsailean atxilotu zuten gaztea Aitor Zelaia gasteiztarrarekin batera, eta Madrilen zein Zaragozan izan dute sei hilabetez preso. Epaiketa izan bitartean, behin-behineko askatasuna izango du Barbadok, Espainiako Auzitegiak 6.000 euroko fiantzapean libre uztea erabaki baitu.