argia.eus
INPRIMATU
Harrera “beroa” egin diote Fronte Nazionalari Baionan
  • Eskuin muturreko alderdiak ekitaldia egin du Baionan asteartean. Ehunka lagunek protesta egiteko elkarretaratzea egin dute. Poliziak bost pertsona zauritu ditu gomazko pilotaz. 

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko apirilaren 12a
Argazkia: Iparraldeko Hitza

Frantziako Estatuko presidentetzarako hauteskundeen kanpaina dela eta, Fronte Nazionalak ekitaldia antolatu du Baionako Lauga aretoan. Marion Marenchal Le Pen alderdiko diputatu –Marien Le Pen alderdiko buruaren iloba– izan da han, eta 200 lagun inguru elkartu dira mitinean.

Dozenaka eragile politiko, sozial eta sindikalek protesta zaratatsua egiteko dei egin zuten, eta ehunka pertsona bildu dira Lauga aretoaren kanpoaldean. Frantziako Polizia dispositibo zabala antolatu du FNren ekitaldia zaintzeko, ur-kanoi eta guzti.

Manifestarien oihu eta txistuek jaso dituzte mitineko entzuleak, horiek ere ez dira ixilik geratu eta tentsioak gora egin du. Manifestariek arrautzak, bengalak eta petardoak bota dizkiete haiei eta poliziei. Elkarretaratze amaieran Polizia oldartu da eta bost pertsona zauritu ditu gomazko pilotekin; horietako bat anbulantzian eraman behar izan dute.

Ekhi Erramundegi kazetariak zuzenean informatu zuen: